Aulkiaren arima bihurritutako egurrezko pieza bakarra, bere biluztasuna, erosotasuna… atseden hartu, eseri eta pentsatzeko gonbidapen ezin hobea.
Remos besaulkia
Hemen gertu sortu arren Europako iparraldera bidaiatzera garamatza, ez da erraza (inoiz ez da erraza izan) hain modu dotorean funtzionaltasuna eta estetika lotzea.
PH5
1958an jaio arren ez da zahartzarora iritsi, eremu berezien sortzaile, argia zizelkatzeko, emateko eta giro bereziak sortzeko gai.
Maisons du Monde-n ehundurak
Pariseko Palais Royale lorategien ondoan sortuak; hain oihal delikatua indar erakusle, lihoa beti gure artean: “hitzen lihoa iruten, bere barnean irauten…” dio gure kanta berezi batek.
Javier Pagolaren koadernoa
Bat-bateko artea, orri bat gustuko ez izan arren harri bitxi bat aurki dezakezu hurrengoan; Javier Pagolak bere koadernoak komentatzen dituen You tubeko bideoak ikustea plazer hutsa.
Ib Laursen-en baxera
Gaurko diseinua izan arren gure aiton- amonen oroigarri; bere xehetasunak edertasun ez-perfektuaren eta retroaren erakusle.
Ragno
Seia (bere aldeen kopurua) zenbaki perfektua dela diote; erleek eraikitzen duten abaraska bailitzan bizitza emari.
Landareak
Bizitza dakarte, natura gure etxera sartzeko gai, hazten eta garatzen ikustea gure begien gozagarri.